Ekitaldiaren historia

Euskal futbol talde bat Boisera ekartzeko ideia Atlantikoaren bi aldeetan aipatua izan da behin baino gehiagotan azken hamarkadan. Hala ere, proiektu honen lehen harria 2010eko Jaialdian Idahoko Estatu Idazkaria izan zen Pete Cenarrusaren (eta Boise State unibertsitateko euskal ikasketen programaren babesle nagusia) omenez antolatutako bazkari batean jarri zen. Janaria zoragarria eta ardoa falta ez zen egun horretan, Boiseko alkatea den Dave Bieterrek; Jose Luis Bilbaok, Bizkaiko ahaldun nagusia, eta beste politikari batzuek aukera honi buruz hitz egin zuten gogo handiz.

2013ko apirilean, proiektua hiru urtez bere momentua itxaroten egon eta gero, John Bieter eta Dave Lachiondo doktoreek, Boise State unibertsitateko irakasle eta euskal ikasketen programako zuzendariak biak, aurrera pauso bat emateko momentua heldu zela erabaki zuten. Horrela, Boise State unibertsitateko kirol departamentuko langileak diren eta euskal jatorria daukaten Brad Larrondo and Anita Guericabeitiarekin hitz egin zuten. Beraien oniritzia eta animoak jaso ondoren, plan erraldoi hau koordinatzeko ahalmena zeukan pertsona bat aurkitzeko beharra zeukatela ikusi zuten. Momentu horretan, kasualitatez, Washington DC hirian Athletic zale amorratua den emakume bat eta bere familia Boisera bizitzera etortzeko prestatzen hasiak ziren, bere izena Argia Beristain. Argia Boisera perfil hori daukan pertsona denez Boisera iritsi bezain pronto (bere altzariak oraindik bidean zeuden) Dave Lachiondoren dei bat jaso eta geroztik atsedenik gabe koordinaketa lanean dihardu.

John Bieter eta Argia Beristain babesleak eta proiektu honetan lagundu zezaketen pertsona askorekin bildu dira. Bi urte iraun duen bidai hau zailtasunez eta momentu zoriontsuez beterik egon da baina Bizkaiko Foru Aldundiari, Treasure bailarako eta inguruko babeslei eta dohaintza-emaileei esker 2010eko Jaialdian ametsa besterik ez zena egi bihurtu da.

Beharrezkoa da aipatzea ere Bill Taylor jaunaren lana. Bill Taylor Idaho Youth Soccer Association elkartearen zuzendaria da eta Craig Warnerrekin batera, elkarte horren zuzendari exekutiboa, ekitaldia babestu eta jakitera eman dute. Horrez gain, Billen laguntza ezinbestekoa izan da Athleticentzako aurkaria lortzeko.

Basque Studies Foundation eta Idaho Youth Soccer Association elkarteek, babesle, dohaintza-emaile eta boluntario guztiekin laguntzarekin, Idahoko historian antolatu den futbol partidu garrantzitsuena martxan jartzea lortu dute.

Bihotz-bihotzez mila esker zure interesagatik eta partiduan egon zaitezen espero dugu!

Argia Beristain, John Bieter eta Bill Taylor

Basque Soccer Friendly-ko zuzendariak